Ikastetxeak, berdeguneko 52.969 m2 du. Lursaileko ia 5,3 hektarea ikasleen gozamenerako.

Zerk geiten gaitu ezberdinak
Hemen gaude
Zenbait zifra
1951tik hona, ohiko 6.700 ikasle baino gehiago izan dira gure ikasgeletan. Horietako asko, Alumni elkarteko kide egin dira.
Ikasle denen artetik %60tik gora KET tituluak lortzen dituzte Lehen Hezkuntzan; PET, Bigarren Hezkuntzan eta First eta Advanced, Batxilergoan.
Gure ikasle gehienek Batxilergoa amaitu eta matrikula egiten dute lehen aukera modura hautatu izaniko graduetan.
Hirueletasuna
Berritasuna eta STEAM
Science, Technology, Engineering, Arts and Maths diziplinen irakaskuntzan oinarritzen den ikasbidea, modu integratuan eta diziplinen arteko ikuspegi aplikatu batez.

Umetandik aurre egiten diote jendearen aurrean hitz egiteko erronkari. Horrela, herritar aktiboak sortzen ditugu, edozein inguru profesional edo gizartekoan ekarpenak egiteko gai direnak.

Ikasbide kooperatiboko estrategia duen proiektu komun batek hobetzen du ikasbidea, ezaupideak lortzea eta gaitasun eta eskumenen garapena.

Irakasle inplikatuak
Gazteluetan, irakasle bana dugu 15 ikasleko eta ikasgeletan ez daude 25 ikasle baino gehiago.
Hiru elkarrizketa urtero da, familia bakoitzak, tutorearekin izaten dituen tutoretzen batez bestekoa.
Ikasle bakoitzak, hamabost egunetan behin hitz egiten du bere tutorearekin, ikasbideko gaiez eta, gurasoekin batera, ezarri izan diren helburuez.
Gazteluetan 91 irakasle ari dira lanean, 41 urteko batez besteko adinarekin. Lanbide-esperientziaren batez bestekoa 17 urtekoa da.
Solidaritatea

Kirola hezkuntza modura
Kirola, osasuna eta bidea da batera lan egin eta norbere burua gainditzeko balioetarako. Ikasleek, egunero egitean, bizitza aktiborako ohiturak barneratzen dituzte eta taldeko zereginean eta lehia mesedegarrian aritzen dira.

Gazteluetak 17.000 m2 ditu kirolerako, azalere osoaren heren bat. Futbol zelaia, igerilekua, teniseko bi pista eta kiroldegi oso bat dira gure instalazioen arteko batzuk.

400 ikasletik gora parte hartzen dute, ikastetxea ordezkatuz, kirol jarduera federatuetan. Futbolean bakarrik 125 ikasle daude inskribaturik.

