Hiruhileko bakoitzeko klase irabazleek arratsalde paregabe bat pasatzeko aukera izan zuten Pinosolo parkean, eta zortea dugu eskolatik metro gutxira dagoelako. DBHko irakasle eta ikasleek lagunduta, altxor bilaketan ibili ziren.
Bere historia, flora eta faunari buruz gehiago ikasten ari ziren bitartean, parkea arakatu zuten altxorraren kokapenera eramango zituzten arrastoen bila.