Ikaskuntza-zerbitzua eredua
Besteekin konpromisoa sustatzen dugu eta, ikasleek, gizartearen hobekuntzan parte hartze aktiboa izatea aldezten dugu. Hori dela eta ugariak dira ikasleek, batez ere Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek, parte hartzen duten solidaritateko ekintzak. Horietako zenbait beste erakunde batzuekin lankidetzan egiten dira eta, beste asko, zentroak berak sustatuak dira, bai atzerrian eta bai ingururik hurbilenean.
Beharrizanak dituzten pertsonei bisitaldiak
DBH eta Batxilergoko ikasleek -talde txikitan- astero egun batean doaz inguruan den nagusientzako egoitzaren batera, edo desgaitasun fisiko edo psikikoak dituzten pertsonentzat zentroren batera. Han, lankidetzan ari dira laguntzako zereginetan.
Elikagaien banaketa
Aldiro laguntzen da Bizkaiko Elikagaien Bankuaren jardueretan. Ikasle denek dakarte elikagaiak eta, Batxilergoko ikasleek, sailkatu eta banatzen dituzte. Baita ere, beharrizanean dauden familiei Caritas bidez eginiko arropa eta janarien banaketetan laguntzen da.
Kanpaina solidarioak
Ikasleek eta familiek parte hartzen dute arrazoi bereziengatik antolatzen diren kanpaina solidarioetan: premiazko beharrizaneko egoerak, hondamenak edo nazioarteko erakundeek eskatzen dituzten bestelakoak.
Laguntza
Batxilergoko ikasleek, Aspanovas dela bide, Gurutzetako onkologia areara joaten dira, bertan dauden umeak denboraldi atsegin eta dibertigarriak pasatu eta, aldi berean, entretenimendua eta atsedena izateko.
Boluntariotza familietan
Ikastetxeko familiek jolas-planak prestatzen dituzte desgaitasunen bat duten umeentzat. Baita ere, elikagaiak batzeko kanpainetan eta familia osoak egin dezakeen beste jardueretan parte hartzen dute. Horrez gain, boluntariotza sustatzen da Ikasle Ohien Elkartearen bidez.
226
Ikasleek parte hartzen dute solidaritateko jardueretan
179
Zenbait zentrotan laguntzeko irteerak
10
Lankidetzen dihardugun zentroak
"Ikastetxean, ekintza xeheekin lantzen dugu enpatia umeengan, esaterako, txikienei motxilarekin laguntzea edo ikaskide gaixoengatik galdetzea"
Pablo Zalbidea
Zuzendariordea