Partekatu

Hezteko estiloa

Hezteko gure filosofiak norbanako hezkuntza eta familiaren garrantzia ditu oinarri. Ikasle denen norbanako arreta ahalbidetzen duen hezteko eredu batekin dihardugu lanean. Esandakoaren helburua, hau da: ikasle bakoitzak bere gaitasunen eta pertsonaren garapen integralera ailegatzea eta osatzen duen gizartearen funtsezko osagaia bihurtzea. 

PISA txostena

Ikasleen etekinean eragina duten faktoreei buruz oraintsu egin den azterlan batek ondorioztatzen du ikaslearen jarrerak (bai bere motibazioak, bai beronen buruan duen segurtasunak) inpaktu handia duela eskolan duen etekinean; izan ere, aldagarri hau beste edozein faktore baino handiagoa da eta, zehatzean, bikoiztu egiten du ISEC deituari (indize sozioekonomiko kulturala) ematen ohi zaion efektua. 

PISA azken ebaluaketaren galde-sortek eman duten informazioa aztertuz geroko ondorioak erabat argiak dira. Azterlan honek ez du berretsi egiten baino, Gazteluetak, hasieratik egin izan ohi duena, alegia, ikasleengan ikaskuntza esanguratsua lortzen duen hezteko estilo motibatzailea. PISA azken frogen emaitzek agertzen dute, Gaztelueta, taulako lehen postuetan dagoela, Finlandia eta Japoia moduko herrialdeak baino gorago. 

Ikastetxe filialak

Gaztelueta da San Josemariak sustatu zuen lehen ikastetxea. Sortu zenez geroztiko 65 urte baino gehiago hauetan ikastetxeak sortuz joan dira mundu osoan zehar Gazteluetako hezteko estiloan oinarrituak.

Emaitza bikainak

Kanpoko frogek abala ematen diote Gazteluetak hezkuntzan duen kalitateari.

Gazteluetak modu ofizialean hartzen du parte PISA frogetan.  Prozesua burutzen du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Saileko ISEI-IVEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Erakundea) eta INEEk (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Hezkuntza Ebaluatzeko Erakundea).