Partekatu

Hezkuntza jasangarria

Ikastetxeak konpromiso irmoa du ingurumenerako begirunearekin eta, ikasleengan, balio hauek irakastearekin. Norberaren egintzen eta ingurumenean izan ditzaketen inpaktuaren erantzukizuna zeharka lantzen dira urte osoan zehar. Eskolako 21 Agendak hezteko estrategia garrantzitsua da jasangarritasunerako eta, ikasleek, gure udalerriaren jarduteko planetan parte hartzeko lerro bat bihurtu dira. 

Zaindu zure ikastetxea

Ingurumenaren zaintza, gertuen den inguruan hasten da. Ikasturtean zehar, jarduera ezberdinen bidez, ikasleengan lantzen da eskola instalazioak zaintzearen, paperontziak erabiltzearen eta berdeguneak errespetatzearen garrantzia.

Sentsibilizazioko kanpainak

Ikastetxean parte hartzen dugu ingurumenarekin sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina eta lehiaketetan. Hiri handietan diren ingurumeneko arazo larrien arteko bat da automobilen erregai fosilak erretzean sortzen den kutsadura.

Gazteak arazo larri honetaz jabetzea eta, hirietan, balizko konponbide modura ibilgailu elektriko ekologikoak aukeran erabiltzea da ikasleek eta irakasleek, Greenpower proiektuaren bidez eta, pedagogikoki modu berritzaile batean, egiten duten proposamena.

Eskolako baratzea

Hezkuntzaren berriztapenean eta, ingurumena zaintze aldera, hark duen garrantziaren ikuspegitik, Lehen Hezkuntzako ikasleen eskolako baratzea hezkuntza-baliabide aparta dugu, zeren ahalbidetzen baitu martxan jartzea ikasbide aktibo eta kooperatiboa eta, baita ere, ingurumena kontserbatu eta hobetzeko balioen garapen eraginkorra.