Partekatu

Caritas

Espainian, Eliza katolikoaren karitate eta gizarte ekintzako erakundeen konfederazio ofizialak, Apezpiku-Konferentziak eratua, prekarietatean eta/edo gizarte bazterkeriazko egoeran dauden zenbait gizatalderi laguntza eta sustapen soziala ematen die. Gure ikasleek, haien egintzen arteko batzuetan laguntzen dute, besteak beste arropa eta janariaren banaketan.

Elikagaien bankua

Bizkaiko Elikagaien Bankua (BEB) ongintzarako fundazio pribatu bat da, independentea eta irabazteko asmorik gabea, helburutzat duena gosearen aurkako borroka tokiko inguruan. Lanean dihardu elikagai kontsumigarriak, baina merkaturatu ezin direnak, bertan behera bota ez eta inguru hurbileneko beharrizanean dauden pertsonei emateko. Gazteluetak haiekin lankidetzan dihardu eta, aldiro, elikagaien batzeak antolatzen dira ikastetxean, geroago sailkatu eta banatzen direnak. 

Koopera

Koopera da bigarren mailako kooperatiba bat, non parte hartzen dutela Ekimen Sozialeko Kooperatibak eta Gizarteratzeko Enpresak, Caritas bultzagile izanik. Haren helburua da gizarte bazterkeriazko egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea. Horretarako, honako hauek bultzatu eta martxan jartzen ditu: ingurumeneko zerbitzuen jarduerak, berrerabilera eta birziklatzea, kontsumo jasangarria, trebakuntza, pertsonei arreta eta helburua lortzeko lagungarri izan daitezkeen beste batzuk. Kate honetako lehen begia da arropa, jostailuak eta etxetresna elektrikoak moduko batze solidarioa. Ikastetxean badaude Kooperaren edukiontziak kanpaina horietako zenbaitetan laguntzeko, ikasleei eta euren familiei horretarako aukera emanez. 

Zabalketa

Zabalketa, Gazteluetako Ikasle Ohien talde batek 1991n sortu zuen. Tokiko lanean ari da Sentsibilizazio eta Hezkuntzako zereginetan eta, nazioarte mailan, Garapenerako Lankidetzarako proiektuetan. Ikastetxeko ikasleek lankidetzan dihardute zeregin hauen arteko askotan.   

Ireki

IREKI, Elkartasunaren Aldeko Gazteak - Jóvenes por la Solidaridad - da gazteen gizarte sustapenerako eta solidaritaterako Elkarte bat, irabaztasmorik gabea,  interes sozialekoa eta helburu bikoitza duena: batetik, egoera txarrean dauden gizarteko kolektiboen   aldeko jarduerak egitea eta, bestetik, gazteen artean kontzientzia solidario handiagoa lortzeko lan egitea. Gazteluetako ikasleek parte hartzen duten haren ekimenen arteko zenbaitetan, besteak beste jantoki sozialetan eta zaharren egoitzetan laguntzeko bisitaldietan.

Gaixoen Ahizpatxoen jantokia (1. DBH), Jesusen Bihotzaren Ongintzako Erakundea, Artxandan (2. DBH), Rafaela Maria Zentro Okupazionaleko jantokia, Zorrotzan (3. DBH), Miranda Fundazioko egoitza, Barakaldon (4. DBH), desgaitasuna duten pertsonentzat Arangoitiko Zentro Okupazionala (1. eta 2. BATZ) eta Aiboako Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza, Algortan, dira Gazteluetako ikasleak, astero, Solidaritateko proiektuak egitera joaten diren lekuak. 

Eskola orduetan ikasleentzat diren jarduerez gain, sustatzen da jarduera-mota hauek egitea aisialdian.

Jaime Bernar

"Ikasle ohiek oso errotuta dugu kontzientzia soziala, ikastetxean ikasi dugunagatik"

Jaime Bernar
Zabalketa, Gazteluetako ikasle ohien GKE

"Kilo bat gramoz gramo lortzen da"

Luis Crovetto
Elikagaien bankua