Erreserba eta erabiltzeko ordutegiak

  • Txokoa erabili ahalko da astelehenetik igandera ikasturtean zehar. Erreserbak izango dira “bazkarirako” edo “arratsalde-gauerako”. Uztailean eta abuztuan erreserbaturik dago ikastetxeko udako jardueretarako.
  • Erreserbak egin ahalko dira ikastetxeko jardueretarako, ikastetxeko familien jardueretarako edo ikastetxearekin zerikusian diren pertsonen gertakaritarako, baina inoiz ere ez ospakizun pertsonal edo familiakotarako (bataioak, jaunartzeak, urteurrenak…). Erreserba baino egun batzuk lehenago, erabiltzailea pasatu beharko da ikastetxe edo txaleteko informaziotik, erabiltzeko arau murriztuak eta likidaziorako inprimakia dituen kartazal bat jasotzeko.  
  • Erreserba eskatuko da ikastetxera deituz (94 463 30 00) asteartetik ostegunera 15:00 eta 18:00 orduen bitartean edo mail bat bidaliz (secretaria@gaztelueta.com). Hau baieztatuko da ahal denean. Edozein erreserba ezeztatu ahal daiteke ikastetxeko gertakariren baterako lehentasunen bat gertatzen bada.
  • “Bazkariaren” txanda 12:00 eta 17:00 ordu bitartekoa da. “Arratsalde-gaueko” txanda 18:00 eta 23:00 ordu bitartekoa da (astelehenetik ostegunera 22:00 ordura arte).

Sartzeko pasahitza

  • Txokora sarrera egiten da, beronen atean den irakurgailuan sarturik 4 digitozko kode bat. Kode hau Idazkaritzan emango da erreserba egiterakoan.

Jardueraren likidazioa

  • Txokoaren mantentze egokirako eta, erabiltzaile denek, beronen erabilera mo egokian egin ahal izateko, tarifa batzuk daude: 1,5 euro pertsonako (umeek ere ordaintzen dute adineko 8 urtetik aurrera).
  • Erabili eta gero, “likidazioko orria” bete behar da (mahai-tresnen armairuko tiraderen arteko batean dago) eta gero sartu kartazal batean, dagokion diruarekin batera. Kartazal hau, giltzekin batera entregatu edo txaletera sarrerako postontzian utziko da. Zenbateko zehatza utzi behar da.

Erabilera

  • Instalazioak erabili aurretik, erabiltzeko arauak osoro jakin behar dira. Jarduera denetan erantzule bat egongo da.
  • Jarduera bakoitzeko erabiltzaile gehienak 36 izango dira.
  • Talde bakoitzeko arduradunak kontua hartuko du lanabes denak, baxera eta mahai-tresnak, esandako lekuetan batzeko, aldi berean arduratuz mahaiak aske, garbi eta txukun geratzeko lokaletik irten aurretik.
  • Erabiliz gero aukera dago harrikoa egiteko (ontzi-garbigailua erabiliz beharrezkoa bada) edo material erabilia harraskan uzteko. Erabili diren tresnak garbitu ez egitearen kasuan, gutxienez 2 egun lehenago Josu Arroyori (94 463 30 00) abisatu behar zaio, antolatzeko modua izan dezan. Aukera honek 15 € kopuruan gehituko da kostua, “likidazioko orrian” islatua geratuko dena. Kasu denetan, jangelako aldea garbi eta erraztatua geratu behar da eta, sukaldea, ahal denik eta batuen. Arau batzuk daude erabiltzaileen esku ontzi-garbigailua erabiltzeko (beronen ura hustu amaitzerakoan).
  • Sabaiko argien etengailua Txokoaren barruan dago, sartzeko atearen eskuinaldean, eskegitekoaren ondoan. Ziurtatu behar da argiak itzaltzea joaterakoan.
  • Jarduera amaitzean, erantzulea arduratuko da, beste erabiltzaile denak, bera baino lehenago lokaletik irtetzeko. Begiratu beharko da iturri denak itxita eta aparailu elektriko, gaseko eta argiak itzalita daudela. Kalefakzioko termostatoa (bainuko sarreraren ondoan dena) zero posizioan utzi behar da. Ez da hozkailua deskonektatu behar, ezta ere bertan janari edo edarien hondakinik itxi.
  • INOIZ ERE EZ DA TXOKOTIK INONGO TRESNA EZTA MATERIALIK ATERA BEHARKO BESTE JARDUERETARAKO.
  • Erreserbaren arduradunak hartzen du kargu sarrerako edukiontzietan uzteko sorrarazten diren plastikozko poltsak.
  • Guztion intereserako da oharpen guzti hauek betetzea txokoaren gozamen egokirako. Erabilera desegoki bat izango balitz, haren erantzuleek aukera izango dute zenbait pertsonengandiko erreserba gehiagorik ez onartzeko.
  • Txokoa, nagusiek erabiltzeko dago pentsatua. Ez da ikasleentzat erreserbarik egiten. Umeak dituzten familien jardueren kasuan, gogoratu ez direla umeak ikastetxeko instalazioetatik aske utzi behar nagusi baten laguntzarik gabe. Aparteko ardura izan behar da soropilez. 
  • Menuak prestatzeko kanpoko Catering bat behar izanez gero, ikastetxeko idazkaritzara jo behar da eskatzeko.
  • Arau hauek ez jakiteak ez du betetzetik salbuesten.

75

Gehienezko kapazitateko pertsonak
 
Bazkariak, askariak eta afariak

Txokoa