Partekatu

Menu orekatu eta osasuntsua eskaintzen dugu, ikastetxeko sukaldeetan egina eta ikasleen nutrizioko beharrizanetara egokitua. Menuak gainbegiratzen dituen nutrizionista bat dugu.

Menuak 

Gure instalazioetan ari gara sukaldaritzan lehen gaietatik oinarrituz eta frijitu mota denak, gantz aseak, zaporea indartzekoak eta abar baztertuz.

Aukeratzen ditugun hornitzaileen arteko batzuk nekazaritza ekologikoaren ekoizleak dira eta, gainerakoak, zehatz mehatz aukeratu eta kalitaterik onena eskatzen diegu beren produktuetan.

Alergiak, tolerantziarik ezak, osasuneko beharrizananak edo, arrazoi pertsonalak direla medio, beste edozein betekizun duten ikasleen elikadura errazten dugu.

Instalazioak eta kudeaketa

Gure instalazioak makineria egokia dute sukaldaritza osasuntsu eta naturalean aritzeko, eskatzen den arautegi higieniko eta osasuneko osoa betez.

Ikasleekin batera beti dago ikastetxearena den pertsonal kalifikatua, bazkari-txanden ohiko garapenaz eta kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeaz arduratzen dena. Irakasleek aktiboki laguntzen dute funtzio honetan.

Mahaiko jarduera egokia izateaz arduratzen gara, alderdi bat baita gure ikasleen hezkuntzan.

Arantza M

"Janariak prestatzen ditugu, jan egingo dituztenak gure semeak balira besteko maitasunez"

Arantza M
Sukaldaritzako burua

Miguel Trigo

"Garbitasuna, espazio egoki bat eta instalazioen kontserbazio ona lagungarri dira, jantokian, hezkuntzarako giroa izateko"

Miguel Trigo
Irakasle jantokiaz arduraduna