Partekatu

Kapilauek, gogo-arretarako zerbitzuak eskaintzen dizkie ikastetxeko nahi duten kide guztiei, edozein izanik ere haien sinesteak.
 
Jarduerak sustatzen dituzte horretarako, parte hartzeko interesa duten guztientzat irekiak. Horrez gain, kapilauek, gogo osoz erantzuten diete, bizitza pertsonalaren alderdi gizakoi edo espiritualean, aholku eta orientazio eske joaten zaizkien pertsona guztien kontsultak. 
 
Sakramentuen praktika eta otoitz-bizitza errazteko, Gazteluetak hiru otoizleku edo kapera ditu. Horietan, egunero ospatzen da Eukaristia eta arreta ematen zaie Penitentziako Sakramentua jaso nahi duten guztiei. 
 
Gazteluetak eskaturik, Opus Deiko Prelatutzak hartzen du kapilauen pastoralgintzaren erantzukizuna, ikastetxeak horren zerbitzurako dituen apaizen bidez. Opus Deiko Prelatutza elizaren egitura bat da, Aita Santuak izendatua den haren Prelatuaren agintaritza pean, eta Gotzainen Kongregazioaren mende zuzenean dena.  Opus Deiri esleitu zaion zeregin kristaua da santutasunaren ideala munduan zehar hedatzea, non eta lan profesionalean eta ohiko zernolakoetan.  
 
Informazio gehiagorako, Opus Deiko Prelatutzan egin dezakezu kontsulta.

Sendotzeak

Batxilergoko nahi duten ikasleek Sendotza sakramentua jaso dezakete.

Sendotzeak
 
Mezen ordutegia

Lanegunak: 10:35