APYMA
Ikasleen Aiten eta Amen Elkarteak (APYMA) lankidetzan dihardu Jaurtzeko Batzarekin, horretarako batzarrak aldiro eginik. Ikastetxearen Zuzendaritzak berariazko zereginak enkargatzen dizkio, Elkarteak bere estatutuetan ezarriak dituen helburuetatik datozenak.
Hona, besteak beste, APYMAren jarduerak:
- Ikastetxeko Zuzendaritzarekin lankidetzan dihardu, gurasoak, semeen lehen hezitzaile modura, duten erantzukizunetan bideratzeko zereginean.
- Gurasoen ekimen eta iradokizunak bideratzen ditu Ikastetxearen zeregina hobetzeko, horren Zuzendaritzaren autonomia beti errespetatuz antolakuntza teknikoan, irakaskuntza eta trebakuntzako jardueran eta eskumen pekoak dituen gainerako funtzioetan.
- Gurasoek Gazteluetarekin duten lankidetza estimulatzen du, ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan esaten diren helburuak lortzeko.
- Familien eta ikastetxearen arteko etenik gabeko harremana sustatzen du, ikasleen guraso edo tutoreen eta Gazteluetako Zuzendaritza eta irakasleen arteko kontaktu pertsonalaren bidez.
- Lagundu egiten du ikasleen trebakuntzan osagarriak diren jardueren antolakuntzan eta garapenean.
- Sustatu egiten du famili orientabideko jarduerak, hitzaldien zikloak, argitalpenak e.a.Sustatzen du, orokorrean, haren kideen nortasuna garatzean lagun dezaketen jarduerak, beti ere Gazteluetako Zuzendaritzarekin lankidetzan.
- Ikastetxeko Ikasleen Aiten eta Amen Elkarteak (APYMA) zenbateko txikia duen ordainagiri bat igortzen die Ikastetxeko familia guztiei, elkartearen jarduerak egiteko egokitzat irizten dituen gastuak ordaindu ahal izateko.
Elkartearen Zuzendaritza-Batzordea
Elkartearen Batzar Orokor bakoitzean hautatzen da Zuzendaritza-Batzordea, zeinaren egitekoa delarik Elkartearen beraren bizitza dinamizatzea, berau osatzen dutenek aurkezten dituzten proiektu denei lekua emanez. Proiektu onartuak aurrera atera eta kultur eta kirol ekitaldiak antolatzeko arduratzen da.
Presidentea
David Ayerra Garcia jn.
Presidenteordea
María Zalbidea Gonzalez and.
Diruzaina
Rafael Tellez Moreno jn.
Idazkaria
Pablo Urrutia Lopez jn.
Elkartekideak
Esperanza Beunza Santolaria and.
Adelaida Artiach Gonzalez de Careaga and.
Javier Sanz Fernandez jn.
Pablo Serrano Rojas jn.
Augusto Urresola Isasi jn.
Iñigo Ibarra Sanz jn.
Carmen Romero Martin and.
"Gazteluetan, familia ugariak, lehentasunetan bat dira"
David Ayerra
APYMAren presidentea