Musika
Ikasleen gaitasun musikalak, intelektualak, adierazpenekoak eta motorrak iratzarri, indartu eta garatzean oinarritzen den jarduera. Guztia, jolas giro batean egina, ikaskuntza indartu eta musikarako adimena garatzen lagunduko diena. Behin tresna bat jotzen (gitarra, baxua, pianoa, bateria…) hurrengo urratsa da, ikasia, talde baten barruan agerraraztea.
Lehen eta Bigarren Hezkuntza
Arte plastikoak
Helburu modura, irudimen eta sormenaren garapena estimulatu nahi da, hori adieraziz teknika plastikoen bidez.
Helburua da, ikasleek eurek, sorlanak eskuz egitea, bakoitzak berea den ikutua emanez, horrela sorlanekin identifikatuz eta, horiek direla medio, beren buruak ordezkaturik ikusiz. Txikienek, erabiltzeko errazak diren materialekin lan egingo dute, teknika ezberdinak erabiliz adinen arabera.
Lehen Hezkuntza
Frantsesa
Jarduera honek izan nahi du frantseserako hasiera, Bigarren Hezkuntzako ikaskuntzan zehar hizkuntza honetako titulazioak lortzea planteatu nahi duten ikasleentzat.
Bigarren hizkuntza arrotz bat ikastea ez da denbora galtzea, inbertsio bat egitea baizik. Beste hizkuntza bat ikasteak aberasten du pertsonaren bizitza sozial eta kulturala, zeren hizkuntza baita kulturaren gakoa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan.
Abesbatza
Norbere burua eta besteak entzutea estimulatzea, kontzentrazioa hobetzea, arterako sentiberatasuna heztea… Bilboko Koral Elkartearen bidez dakargu abesbatzeko kantua Gazteluetara. Helburua da abesten ikastea boza modu egokian jaulkiz, abesbatzako abestiaz gozatuz. Horrez gain lortu nahi da abesbatzak dinamizatzea ikastetxeko jai eta tradizioen arteko zenbait eta, baita ere, ohikoak dituen eszenatokien arteko zenbaitetan jardutea (Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Campos Elíseos Antzokia, e.a.).
Antzerkia
Antzerkia da adierazpen artistiko bat, non gorputzak, ahotsak, espazioak eta denborak parte hartzen dutela, umeak joko dramatikoan parte hartzea ahalbidetuz, hori funtsezkoa delarik adierazpena modu egokian garatzeko eta balio digularik ideiak, sentipenak eta bizipenak komunikatzeko.
Antzerkiaren bidez, umeek barneratzen dituzte balio, jarrera eta portaera sozialen multzo bat, inguruan duten mundua ezagutu, sentitu eta bereganatzeko modua egituratzen duena. Eta, hori, jolas ikuspegi batez beti, jokoan eta taldeko kide guztien parte hartzean oinarritua. Ikasle nagusienek antzerki talde bat osatu eta harremanak izango dituzte, zertarako eta aberasgarri izango duten helburu komun bat lortzeko: antzezlan bat antzeztea.
Lehen eta Bigarren Hezkuntza
Multikirola
Jarduera da, umea, kirol baten edo batzuen praktika espezifikoki ikasten hasten den denboraldia modura ulertua.
Kirolean hastea prozesu bat da ikasleen sozializaziorako, bideratuagoa dena ikasbide generiko batzuetara, lehiaketazko kirolean praktika eraginkorra lortzera baino. Transmititzen diren balio eta jarrerak kirolaren ezaugarriak dira, honek, jolaserako eta aisiaren erabilerako dituen alderdietan.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
Mintzamena ingelesez
Eskolaz besteko giro batean egiten da, nahiz eta lotura zuzena izan ikasgelan lantzen den ingeles irakasgaiarekin, horren lagungarri modura balioko zaiela. Ikasleek ingelesez duten mintzamena hobetu ahalko dute zenbait jarduera direla medio.
Lehen Hezkuntza
Olerkigintza musikala
Zeure abestiak idatzi eta grabatu. Ikasi, idatzi duzunari, errima eta musikaltasuna ematen. Talde bakoitzak eguerdiko atsedenaldi bat erabiliko du jarduera honetarako.
DBH eta Batxilergoa
Greenpower F24
Ikasleek taldean lantzen dituzte zenbait gaitasun, geroago lehiatzeko erabiliko duten automobil elektriko eta ekologiko bat egiteko.
Solid Edge programa informatikoaren bidez, ikasleek beren piezak diseina ditzakete material arinagoekin, ibilgailuari lehiakortasun handiagoa emateko.
Material, eroale elektriko, abiadura, marruskadura, palanka eta engranajeko ezagutzak hartzen dituzte, horrez gain gaitasun artistikoa indartuz karrozeria diseinutu eta marraztean.
4. DBH eta Batxilergoa
128
Ikasleak eskolaz kanpokotan
Urritik ekainera
Eguerdian Lehen Hezkuntzan
"Oso entzumen musikal oneko ikasleak daude"
Gitarrako irakaslea
"Artistek behar dute adierazi barnean dutena"
Pinturako irakaslea