Hezkuntzarako eredu berritzaile baten alde gaude, teknologia berriak direla medio ahalbidetzen duena, gure ikasleek, beren garapen profesionalean beharko dituzten gaitasun eta trebetasunak garatzea. Lan egiteko modu berri honek estimulatzen du ezaupideak egoera berrietara aplikatzeko gaitasuna, funtsezkoa iruditzen zaiguna etenik gabeko aldakuntzan den mundu honetan.
Arteak eta giza zientziak indartzen ditugu, ikasleen hazkunde intelektuala harmonikoa eta jasangarria izatea lortzeko. Gure ikasleen trebakuntza integralaren funtsezko alderdiak dira historia, literatura, filosofia, ideiak eztabaidatzea, artea, edertasuna eta gure inguruari eginiko begirada estetiko bat.
Gazteluetak, 1951n sortu zenetik hona, garrantzizko zeregina garatu izan du gizartean; bai hezkuntzaren arloan eta baita gizartearenean ere, modu egokian lagundu du inguruko beharrizanak konpontzeko, esperientzia eta berriztapena emanez. Horrez gain, erakundeekin eta agente sozialekin lankidetzan dihardugu, baztertuei eta beharrizanean daudenei laguntza emanez.
Kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditugu, ikasleen eskola barruko eta kanpoko jardueraren garapena osatzen dutenak. Apartatu honetan, zerbitzu eskainiak deskribatu eta Gazteluetako bai familiei, bai ikasleei eta baita ikasle ohiei ere informazio interesgarria ematen zaie.
Gazteluetako aktualitate osoaz informaturik zaitugu albiste, agenda, aldizkari, newsletters eta osoro eguneratu diren gure sare sozialen bidez. Baita ere, antolatzen ditugun jardueren zabalkundean lagun dezakezu.
El próximo día 14 de mayo, a las 7,30 de la tarde, tendrá lugar una Sesión Informativa para los padres de 4º y 5° de Primaria sobre la última etapa del curso 2018-19.