Hiritartasun Digitala DQ proiektua
Hiritartasun Digitala DQ Programaren helburua da, ikasleek, Interneten arrisku-jarduerak ahal denik eta gehien murriztea eta hiritar globaleko pentsamendu kritikoa eta trebetasunak handitzea.
Helburua da Adimen Emozional-Digitaleko 8 trebetasun garatzea: hiritartasun digitaleko nortasuna, pantailako denboraren kudeaketa, ziberjazarpenaren kudeaketa, segurtasun zibernetikoaren kudeaketa, enpatia digitala, urrats digitalaren kudeaketa, pentsamendu kritikoa eta pribatutasunaren kudeaketa.
Proiektu hau garatzen da DQInstitutua delakoarekin lankidetzan, honako hauek osatzen dutela: Munduko Funts Ekonomikoa, Varkey Fundation (Global Teacher Prize) eta ospe handiko unibertsitateak, besteak beste IOWAkoa (EEBB) eta Nanyang-koa (Singapur).