Partekatu

International Boy's Schools Coalition

IBSC

Gaztelueta,International Boy's Schools Coalition (IBSC)delakoaren kide da, 1995ean sortu zen mutilentzat hezkuntza bereiziko ikastetxeen nazioarteko koalizioarena. Pedagogiako esperientziak partekatu eta herrialde ezberdinen ikasleen arteko konexioa errazten da, proiektu komunetan lan egin dezaten. Koalizioan daude ordezkaturik mundo osoko 20 herrialdetik gorako ehunaka ikastetxe, besteak beste Australia, Bermuda, Brasil, Kanada, Txina, Ekuador, India, Irlanda, Japonia, Mexiko, Zelanda Berria, Nigeria, Peru, Singapur, Eslovakia, Hego Afrika, Espainia, Tailandia, Erresuma Batua, Uruguai, Nazio Batuak eta Zimbabwe.

Cambridge proiektua

Batxilergoko 2. mailako ikasleek defendatzen dute Cambridgen, gaian aditua den epaimahai baten aurrean, Batxilergoan zehar burutzen dituzten ikerketa lanak eta proiektuak.

  • Forensic Science proiektua

Zientziak modalitateko ikasleek lan egiten dute auzitegi-zientziako nazioarteko proiektu batean, Cambridgen defendatzen dutena. Astero joaten dira kimikako laborategira zenbait ikerketa egiteko, polizia zientifikoak krimenak argitzeko erabiltzen dituen moduko auzitegi-teknikak erabiliz. Gazteek aztertzen dituzte lur, ile, zuntz eta plastikoen laginak. Horrez gain, errebelatze daktilarreko, odola sumatzeko eta botikak eta drogak aztertzeko teknikak ikasten dituzte. 

IBSC (International Boy's Schools Coalition) delakoaren plataforma birtual baten bidez, zientzilari gazteek beren emaitzak partekatzen dituzte, besteak beste, Nazio Batuak, Kanada, Australia, Hego Afrika, Japoia, India eta Peruko ikasleekin.

  • ESAU proiektua

Gizarteko ikasleek parte hartzen dute itxurazko enpresak sortzeko unibertsitateko (ESAU) programa batean, UPV/EHUko irakasle baten lankidetzarekin. Itxurazko enpresa, goi-hezkuntzan ikasbide berritzaile baten metodologia bat da, nazioarteko eremuan proiekzio eta garapen handia duena.

Modu honetan, ikasleak ateratzen dira ohiko ikasgelatik eurok pentsatu, sortu eta kudeatzen duten enpresa batean sartzeko, non eta 42 herrialdetan sorturiko itxurazko 7.500 enpresatik gora osatzen duten merkatu baten barruan, denak EUROPEN INTERNATIONAL elkartearen bidez koordinatuak direnak.

Alde batetik, ESAUk eskaintzen die ikasleei eurona den enpresa kudeatzeko posibilitatea, osatzen duten alde ezberdinetatik, nola eta, trebakuntzako ekintza amaitzerakoan parte-hartzaile guztiek enpresen arteko bakoitza kudeatu dutela, horrela lortuz enpreson antolakuntza eta funtzionamenduaren ikuspegi globala.  

Beste alde batetik, itxurazko enpresak autonomia ematen die ikasleei edozein enpresa edo erakundetan berezkoak diren erabakiak hartu eta gorabeherak konpontzeko, arriskua kontrolpean duen inguru batean.

Proiektuaren azken fasea gauzatzen da enpresaren defentsa egitean Cambridgeko Unibertsitateko kide adituen epaimahai baten aurrean.

Titulazio Ofizialak

Gaztelueta da azterketak egiteko zentro ofiziala, British Council delakoak aitortua. Gure erronka da ikasleek ikasketak amaitzea hizkuntzen titulazio ofizialak lortuz. Horretarako, materialak, metodologiak eta baliabideak egokitu izan ditugu, ikasleek C1 (Advanced) maila ingelesez lortu ahal dezaten Batxilergoko 2. mailan eta B2 (First) DBHren 3. mailan. 

Horrez gain, gure ikasleak prestatzen dira, baita ere, euskarazko titulazio ofizialetarako azterketak egiteko. Gure helburua da B2 euskarazko maila lortzea Batxilergoko 2. mailan eta B1 maila DBHren 3. mailan.

DBHren 1. mailatik aurrera Frantsesa ikasten duten ikasleek B2 maila lortu ahal dute Batxilergoa amaitzerakoan.

Mintzapraktikarako laguntzaileak

Mintzapraktika

Hizkuntza bat ikasten da erabiltzen denean. Hori dela eta, ingelesa mintzatzen den herrialdetako gazteak ditugu ikasleekin mintzapraktikan aritzeko. Ikasle biko taldetan, jatorrizko hiztunek -ingeleseko departamenduak koordinaturik- ikasleen mintzamena eta ulermena indartzen dute. 

Emaitza onak ikusita, euskaraz mintzapraktikarako laguntzaileak ari gara sartzen, hizkuntza honetan gaitasuna indartzeko

English Corner

Talde txikitan eta ipuinak eta jokoak direla medio, Haur Hezkuntzako ikasleek belarria egin eta, etorkizunean, ingelesa menperatzeko beharrezkoa den oinarria lortzen dute. Horrela, naturaltasun osoz eta ume-umeak direnetik, ia konturatu gabe, funtsezko hizkuntza hau ikasteko beren lehen urratsak ematen dituzte. Ikasleek aukera dute egunean zehar jasotzen dituzten ingeleseko nozioak indartzeko eta, ahoz, jatorrizko hiztun batekin aplikatzeko.

Truke-programa

LHko 6. mailako ikasleek parte hartzen dute ingeleseko murgiltze-programa batean, irlandar ikastetxe eta familietan hil bateko egonaldi bat eginaz.

Baita ere, frantsesa ikasten duten ikasleentzat, Bigarren Hezkuntzan, truke-programa bat egiten da Pariseko ikastetxe batekin.

Nahi duten familiei aukera ematen zaie beren semeek, atzerriko ikastetxetan, iraupen ezberdineko egonaldietan parte hartu ahal izateko.

Hizkuntza Eskola eta Kazetarien Txokoa

Egoerak ahalbidetzen dira, ikasleek, txoko txiki eta beste jarduera batzuen bidez, euskara erabil dezaten komunikazioko hizkuntza modura.

 

 

Student Forum

Student Forum IBSC

Urtero antolatzen da IBSC ikastetxeen arteko batean munduko herrialdeen arteko ikasleen topaketa bat, gaurko gizarteak dituen arazo larrienetan sakontzeko eta horiek konpontzeko ideiak eta moduak proposatzeko.

Luis Peña

"Esperientzia aberasgarria da oso, mundo zabaleko ikasleekin gogoetan ari ahal izan eta ardurak partekatzea"

Luis Peña
Parte hartu zuen, Baltimoren, 2017an egin zen Student Forum delakoan.

Congress of Young Scientists

Carolyn Morton

"Ikasleek egiten dituzten ikerlanen emaitzen defentsa oso aditua da"

Carolyn Morton
Forensic Science Cambridge delakoaren Epaimahaikidea.

The Pitt Building

The Pitt Building

Ikasleek beren proiektuak defendatzen dituzten mintegi eta hitzaldien Cambridgeko eraikina da.