Partekatu

Protagonistaren liburua

Libro del protagonista

Haur etapatik lehen urratsak ematen dituztenetik, neska-mutil haurrak adierazten ikasiz doaz jarduera arras motibatzaileez baliatuz. Hauxe dugu protagonistaren liburuaren kasua. Jendearen aurrean hitz egiteko haien lehen esperientziak dira.

Adierazpenak

Adierazpenak

Ikasleek aukera dute funtsezko trebetasun hau poliki-poliki eta modu erakargarrian berenganatzeko: diskurtso bat idazten eta adierazten, umorezko bakarrizketa bat egiten eta, hizlari on bat izateko, ekidin behar dituzten posturak eta keinuak zeintzuk diren ikasten dute; batzuetan, abestu eta, baita ere, produkturen bat saldu behar dute. 

Ikasleek irabazi egiten dute gizarteratzeko trebetasunetan, enpatian dihardute eta beren emozioak kudeatzen ikasten dute. Guztia, jarduera dibertigarrien, taldeko dinamiken eta interpretazioko ariketen bidez, ikasiz goza dezaten.

Debatea

Debatea

Jendearen aurrean hitz egiteko trebetasunak ikasleen eguneroko bizitzan eta lanbidezko etorkizunean dituen onura handiak ikusita, funtsezko modura hartu dugu ikasleen ahozko adierazpena indartzea. Bigarren Hezkuntzan zenbait jarduketa burutzen dira, adibidez debateak. Haien ikaskide eta irakasleen aurrean beren ideiak modu ordenatu eta logikoan aldezten eta adierazten ikasten dute.

96.7 FM

Ikasleek astero jaulkitzen dute irratsaio bat Radio Vinilo delakoan, aztertuz futboleko espainiar Ligako ekipoen bilakaera eta, baita ere, europar gainerako liga nagusien martxa.

 

Ikasturteko kontseiluak

Gazteluetak baditu Ikasturteko Kontseiluak, ikasleek, ikastetxearen bizitzan parte-hartze aktiboa izatea errazteko. Urtero, ikasleek, ordezkaritzako erakunde honetan parte hartuko duten ordezkariak hautatzen dituzte ikasgelako kideen artean.

Ikasturteko kontseiluak