Partekatu

Zergatik STEAM

Azken urteetan hasiz doa STEAM delakoan kualifikazioa duten profesionalen demanda. Nazioarte mailan gero eta gehiago sartzen ari dira gaitasun hauek eskoletan, modu horretan hezkuntza egokituz XXI. mendearen beharrizan berrietara. 

Ikasbidearen eredu berri bat da, bost diziplina hauen irakaskuntzan oinarritua, baina ez ezagutzako arlo bananduak modura, modu bateratuan baizik, ikuspegi disziplinen arteko eta aplikatu batekin. 

STEAM hezkuntzak ahalbidetzen du ikasleek garatzea berrikuntzarekin zerikusian dauden trebetasun eta gaitasunak, alde batera utzirik, etorkizunean, zientzia eta teknikaren arloko lanbide batean jardun ala ez. 

Greenpower

Greenpower Inspiring Engineers proiektu bat da, egun, Erresuma Batuko eskola askotan garatzen dena.
Greenpower laguntza da ikasleek taldean lan egin eta STEAM gaitasunak garatzeko, automobil elektriko eta ekologikoak eginaz; izan ere, geroago, automobilok lehian jarduteko erabiliko dutenez, handiagoa da horiek egiteko motibazioa. Modu honetara ikasleengan sustatzen da zientzia, teknologia, berrikuntza eta ingurumenerako pertzepzio positiboa.

 

Greenpower proiektuarenhelburua da, baita ere, hezkuntzaren eremuaren eta enpresen munduaren arteko loturak indartzea. Horretarako, ikasleek bilatu behar dituzte beren proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko babesle eta baliabideak; izan ere, horiekin lantzen dituzte, baita ere, komunikazio eta salmentarako trebetasunak, negoziorako plan bat egitearekin batera, prestatu eta babesleei azaldu behar dietena. 

 

Metodologia berritzaile honek, egiazko erronka eta beste jardueretan oinarritua denak, zientzia eta teknologiako edukien ezagutza osatzen du aldentzen den pentsamenduaren garapenaren eta ikasleen sorgarritasuna gehitzearen bidez.

Robotika

Irakasgaiak elkartzen ditu mekanika, elektronika, informatika edo adimen artifiziala moduko diziplinak. Ikasleek ikasten dituzte diodoak, erresistentziak, plakako moduluak, motoreak, sentsoreak… eta robot txikiak programatzeko gai izateraino.

Gazteak zenbait gaitasun eta trebetasunez jabetzen dira. Batetik, robotak funtzionatu ahal izateko programazio informatikoa ikasten dute eta, bestetik, pentsamendu logikoa garatzen dute. Irakasgai honetan ikasleei planteatzen zaizkien erronketan sarturik daude kontzeptu fisiko, matematiko eta teknologikoak. Honela, ikasleok lantzen dituzte beste irakasgaitan ikasi dituzten kontzeptuak modu praktiko batean. Horrek motibatzen ditu ikasleak gai horien ikasbidean, zeren teorikoki ikasi dutenaren aplikazio praktikoak burutu baititzakete.

Gainera, irakasgai honetako markoaren barruan, ikasle talde batzuek lehian dihardute  FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko lehiaketa ospetsuan.

Bee Bots

Bee Bots izenekoak dira erle rotobiko atsegin eta jolas zaleak, nortzuekin Haur Hezkuntzako gure ikasleek trebetasunak lantzen dituztela. Ikasgelako kideak izanik, baliabide berri motibatzailea dira ikasle gazteenentzat.

Ikasgelan dinamika ezberdinak errazten dira, lortu eginaz ikasle umeek eguneroko erronkak gainditzea kontzeptu eta trebetasun kognitiboak praktikan jarriz, aldi berean programazioko hizkeretan modu natural eta jolasekoan hasi, gogoetan jardutea, aurrea hartzea, saiatzea, hanka sartzea, frogatzea, beren soluzioak diseinatu eta sortzeko sorgarritasun eta irudimenari ateak irekitzea… Guztia, ikasleengan sustatuz talentua, komunikazioa, espiritu ekintzailea eta aurkitu eta ikasteko jakinmina. 

 

FIRST LEGO League

Ikasleek urtero parte hartzen dute FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko lehiaketan, desafio tematikoak erabiliz ikasleak ikerkuntzan, arazoen konponketan eta zientzian barneratzeko.

First Lego League

"STEAM gaitasunek geroagoko enplegagarritasuna bermatzen dute"

Luciano Azpiazu

Luciano Azpiazu

Bizkaiko Industria-Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (BIIEO) dekanoa.