Partekatu

Ikaskuntza kooperatiboa

 

Proiektuen alde lan egitea ikaskuntza kooperatiboko estrategia bat erabiliz konbinazio arrakastatsua da, emaitza modura duena ikaslearen ikaskuntza hobetzea, ez bakarrik ezagutzak bereganatzean, ezpada trebetasun eta gaitasunak garatzean.


Metodologia honek ondorio positiboak ditu ikasleen arteko harremanetan, zeren proiektu komun batean taldean lan egiteko baliabideak erabiltzen baitituzte. Metodologia honen bidez, ikasle bakoitza agente aktiboa bihurtzen da, ez bakarrik bere ikaskuntzarena, espada bere ikaskideen ikaskuntzarena.

 

Lan kooperatiboak, honako hauek moduko baloreak sustatzen ditu: enpatia, begirunea, adimena, erantzukizuna, baterako ahalegina, motibazioa e.a. Alderdi guzti horiei esker ahalmena ematen diete ikasleei gizartean izan litzatekeen arazoei modu hobeagoan aurre egiteko, aldi berean lagunduz gaituagoak izateko eta aurrera egiteko baterako soluzioak bilatzeko. Horrez gain, balioen eta trebetasun sozial ezberdinen garapenarekin batera, lan kooperatiboak beste abantaila asko gehiago ditu, etekin akademikoaren eta pertsonaren garapen integralaren hobekuntza modukoa, dituen gaitasun eta adimen ezberdinetan arituz eta, baita ere komunikazioan eta adimen emozionalaren garapenean hobetzea, norberaren emozioak kudeatzen eta inguruan ditugunen emozioen funtzioan, identifikatzen eta jarduten ikasteko. 

Chromebooks

Chromebooks direlakoak erabiltzeak ahalbidetzen die ikasleei Google Drive moduko aplikazioak izatea, dokumentu partekatu bakar baten bidez taldeko lanak egitea ahalbidetzen duena. Horrez gain, aurkezpenak diseinatu eta, taldeko kide bakoitzak ekartzen duen dokumentazioa, karpeta partekatuetan gorde ditzakete.

Chromebooks

Laborategiak

Ikasleek laborategiak erabiltzen dituzte ezagutza teorikoak osatzen dituzten saio eta praktikak egiteko, horretarako taldetan antolatuz.

Laborategiak