Hezkuntzarako eredu berritzaile baten alde gaude, teknologia berriak direla medio ahalbidetzen duena, gure ikasleek, beren garapen profesionalean beharko dituzten gaitasun eta trebetasunak garatzea. Lan egiteko modu berri honek estimulatzen du ezaupideak egoera berrietara aplikatzeko gaitasuna, funtsezkoa iruditzen zaiguna etenik gabeko aldakuntzan den mundu honetan.
Arteak eta giza zientziak indartzen ditugu, ikasleen hazkunde intelektuala harmonikoa eta jasangarria izatea lortzeko. Gure ikasleen trebakuntza integralaren funtsezko alderdiak dira historia, literatura, filosofia, ideiak eztabaidatzea, artea, edertasuna eta gure inguruari eginiko begirada estetiko bat.
Gazteluetak, 1951n sortu zenetik hona, garrantzizko zeregina garatu izan du gizartean; bai hezkuntzaren arloan eta baita gizartearenean ere, modu egokian lagundu du inguruko beharrizanak konpontzeko, esperientzia eta berriztapena emanez. Horrez gain, erakundeekin eta agente sozialekin lankidetzan dihardugu, baztertuei eta beharrizanean daudenei laguntza emanez.
Zure zalantza guztiak erantzun eta bisitaldiak hitzartzen ditugu, familiek, ikastetxea eta bertako eguneroko bizitza ezagutu ahal dezaten. Jar zaitez kontaktuan gurekin: