Opus Dei webean

Gaztelueta eta Opus Deirekin duen harremana

  Lanean eta eguneroko bizitzan Jaungoikoa bilatzea.
   
 
 

Nor izan zen San Josemaría Escrivá?

Castellano >>>
 
Gaztelueta eta Opus Dei
 
Opus Dei, Elizaren
 
Lan korporatiboa
 
Debozioa

Josemaría Escrivá de Balaguer Barbastron (Huesca, Espainia) jaio zen 1902ko urtarrilaren 2an. José eta Dolores izan ziren bere gurasoak eta bost anaia-arreba izan zituen: Carmen (1899-1957), Santiago (1919-1994) eta bera baino gazteagoak ziren beste hiru arreba, haurtzaroan hil zirenak. Escrivá bikoteak kristau hezkuntza sakona eman zien beren seme-alabei.

1928ko urriaren 2an, Madrilen ariketa espiritualak egiten zebilela, Jaungoikoak eskatzen dion hori ikusi, eta Opus Dei sortu zuen. Ordutik aurrera, fundazioan lan egiten hasi zen eta, aldi berean, apaiz-ministerioaren lanekin ere jarraitu zuen, batez ere pobre eta gaixoen artean. Gainera, Madrilgo Unibertsitatean ikasi eta eskolak ematen zituen, familia mantentzeko.

1946. urtean, Erroman jarri zuen haren egoitza. Teologiako doktoretza eskuratu zuen Lateranense Unibertsitatean. Vatikanoko Kongregazio biko aholkulari izendatu zuten, bai eta Teologiako Pontifize Akademiako ohorezko kide eta Aita Santuaren ohorezko prelatu ere. Erromatik, hainbat aldiz egin zuen Europako zenbait herrialdetarako bidaia eta, 1970. urtean Mexikora joan zen; horrela, Opus Dei herrialde horietan ezarri eta sendotzea sustatu nahi zuen. Helburu berarekin, 1974. eta 1975. urteetan bidaia luze bi egin zituen Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan; bertan, katekesi batzarrak ere egin zituen hainbat pertsonarekin. Josemaría santua Erroman hil zen, 1975eko ekainaren 26an.



© GAZTELUETA
Ikastetxea-
secretaria@gaztelueta.com - Tel. +34 94 463 30 00 - Artaza auzoa, 87. 48940 Leioa (Bizkaia)