|
|
|
Prelatutza pertsonalak Elizaren egitura pastoral eta hierarkikoaren barruko erakundeak dira. Apaizek, klero sekularreko diakonoek eta prelatutzara sar daitezkeen jarraitzaile laikoek osatzen dituzte. Prelatutzaren burutzan prelatu bat dago, bere Ordinarioa, Erromako Aita Santuak
izendatutakoa.
Prelatutza pertsonalak, diozesien antzeko erakundeak dira. Izan ere, prelatutzan, apezpiku izan daitekeen prelatua eta apaiz sekularrek eta jarraitzaile laikoek (gizonezko zein emakumezkoak) osatutako presbiterioa daude: elementu horiek guztiek, prelatutza, diozesiaren antzera egituratzen dute. Baina prelatutza pertsonalak ez dira diozesiak, besteak beste, prelatutza pertsonalen ezaugarrietako bat beren jarraitzaileak tokiko elizetako kide edo bizi diren lekuetako diozesietako kide izaten jarraitzen dutela delako.
Opus Dei Joan Paulo II.ak egin zuen nazioarteko prelatutza pertsonal, 1982ko azaroaren 28ko Ut sit Konstituzio apostolikoaren bitartez. Agiri horren bitartez, Erromako Aita Santuak estatutuak promulgatu zituen, hau da, Opus Dei prelatutzaren pontifize-lege partikularra. Estatutuak fundatzaileak prestatu zituen urte batzuk arinago, eta lege berriei egokitzeko ezinbesteko aldaketak egin zitzaizkion.
|