|
|
|
Opus Dei Eliza Katolikoaren Prelatutza pertsonala da. Madrilen sortu zen, 1928ko urriaren 2an, eta San Josemaría Escrivá izan zen fundatzailea. Gaur egun, bost kontinenteetako 80.000 pertsona baino gehiago dira prelatutzako kide. Erroman du bere egoitza
–prelatu elizarekin-.
Vatikanoko II. Kontzilioak gogorarazi zuen bezala, bataiatutako guztiei egin zaie Jesukristo jarraitzeko deia, bai eta Ebanjelioa bizi eta ezagutaraztekoa ere. Opus Deiren helburua, bada, Elizaren egiteko ebanjelizatzaile horretan laguntzea da.
Arreta pastoral horren bitartez, Ebanjelioaren irakatsiak burutzea sustatzen da, kristau bertuteak erabiliz eta lana santutuz. Lana santutzea, prelatutzaren jarraitzaileentzat, Jesukristoren espirituari jarraiki lan egitea da: norberaren eginbeharra ezin hobeki egitea, Jaungoikoa loriatzeko eta gainerakoak laguntzeko eta, ondorioz, mundua pozten laguntzeko; bada, unean uneko jarduera eta errealitate guztietan, Ebanjelioaren espiritua zabaldu nahi da.
Prelatutzaren jarraitzaileek, ibiltzen diren gizarteko eremu ezberdinetan gauzatzen dituzte beren eginbehar ebanjelizatzaileak. Ondorioz, burutzen duten lana ez dago eremu zehatz batean mugatuta, esaterako heziketa, gaixoak zaintzea edo ezinduak laguntzea. Prelatutzak gogoratu nahi du kristau guztiak, burutzen duten jarduera sekularra edozein izanda ere, gizarteko arazoak kristautasunez konpontzen saiatu behar direla, eta beren fedearen etengabeko testigantza eman behar
dutela.
|