|
|
|
Opus Deiren lan korporatiboak erakunde apostolutzaren lanak dira eta, Opus Deiren jarraitzaileek sustatuta daudenez, Prelatutzaren berme morala dute. Horietan, Opus Deik kristau orientazioari buruzko ardurak ditu.
Lan korporatiboen artean, besteak beste, ikastetxeak, unibertsitateak, emakumea sustatzeko zentroak, herrialde azpigaratuetako kontsultategi medikoak, nekazarientzako eskolak, lanbide-heziketako institutuak, ikasleen egoitzak eta kultur zentroak aurki ditzakegu. Hona hemen adibide
batzuk:
-
Nafarroako Unibertsitatea; 1952. urtean sortu zen Iruñan eta, gaur egun 20 fakultate ditu. Iruñako campusean, halaber, Unibertsitate Klinika ere badago. Bartzelonan, Unibertsitatearen mendean, Enpresaren Goi Mailako Ikasketen Institutua (IESE) dago. Opus Deiren jarraitzaileek, beste pertsona batzuekin batera, goi mailako irakaskuntzaren beste erakunde batzuk ere sustatzen dituzte, esaterako, Piurako Unibertsitatea (Peru), Sabanako Unibertsitatea (Kolonbia) eta University of Asia and the Pacific
(Filipinak).

-
Monkole, Kinshasan, urtean beharrizan larria duten milaka pertsona hartzen dituen ospitalea da. Luzapen bi ditu hiriburuaren kanpoaldean (Eliba eta Kimbondo), laguntza mediko ibiltaria eskaintzeko. Gainera, Monkoleri eratxikita dagoen Erizaintza Zientzien Goi mailako Institutuak, Kongoko neska gazteak prestatzen ditu, osasun-lanbidea buru dezaten.

-
Punlaan, Manilan, ostalaritza eta turismo sektorean espezializatutako eskola profesionala da. Haren hezkuntza formulak, ikasleek enpresekin (hotel, jatetxe eta abarrekin) zuzeneko harremana izatea du oinarri. Azken urteetan, sistema honi esker, Punlaaneko programa egin duten gazteen %100, berehala hasi da
lanean.
-
Midtown Sports and Cultural Center, Chicagon. Arraza anitz eta gazte ugariko gunean dago. Midtown zentroak akademia-, giza, espiritu- eta kirol-prestakuntzarako programak eskaintzen ditu, gizarte ingurunearen desabantailak arintzeko. Horrela bada, ikasleen %95ek bigarren mailako irakaskuntza amaitzen du eta, %60 unibertsitatera joaten da; proportzio hori guneko gainerako gazteen artean dagoena baino askoz altuagoa da.
-
Toshi, Mexiko Hiriaren mendebaldean, otomí eta mazahua etnietako indigenen landa-eskualdean dago; bertan, administrazio batxilergoko eskolak ematen dira eta, ondorioz, funtzio publikoko eta inguruko hirietako enpresetako lanpostuak lortzeko aukera eskaintzen die bertako emakumeei.
|