Opus Dei webean

Gaztelueta eta Opus Deirekin duen harremana

  Lanean eta eguneroko bizitzan Jaungoikoa bilatzea.
   
 
 

Gaztelueta eta Opus Dei

Castellano >>>
 
Gaztelueta eta Opus Dei
 
Opus Dei, Elizaren
 
Lan korporatiboa
 
Debozioa

Zertan eragiten du Gaztelueta ikastetxea Opus Deiren lan korporatiboa izateak?

Guztian eragiten du. Gazteluetak Opus Deiren espirituari esker du duen izaera. Gaztelueta ikastetxearen kristau inspirazioari esker, bertako ikasgeletan, egiarenganako maitasuna, interes intelektuala, eta norberaren, gainerakoen eta lan guztien duintasunaren aintzatespena nabarmenak dira giroan; era berean, gainerakoen askatasunarekiko errespetua, erantzukizunaren zentzua, lanerako gogoa, ordena eta gizarte elkartasuna ere aurkituko ditugu bertan. Gaztelueta ikastetxeak, halaber, ikasketetarako, laguntasunerako, ideiak zabaltzeko, nazioarteko trukeetarako eta kultura eta kirol interesetarako haztegi egokia eskaintzen du. 

Espiritu hori alderdi zehatzetan gauzatuko da, ikasleak nahi duen neurrian: 

  • Kristau eta teologia prestakuntzako irakasgaiak ikasturte guztietan.

  • Ikastetxeko kapilautzak arreta espirituala emango die hala nahi duten ikasle guztiei.

Azken finean, “Opus Deik funtsezko aztarna ematen dio Gaztelueta ikastetxeari. Ez du ikastetxearen izaera derrigortzen, ez eta lana nahasten ere; aitzitik, ikuspegi kristautik hurbiltzen da errealitatera, eta lana ahalik eta hoberen egiten saiatzen da. Opus Deik, bakoitzak bere berezitasuna bultza dezan sustatzen du: ikaslea ahalik eta onena izan dadila eta ikastetxeak lan horretan lagun dezala”.- Iñaki Cires, Gaztelueta ikastetxeko zuzendaria.

Zein da tutorearen lana?

Tutorea ikastetxeko irakasle bat da eta bere helburua, ahal den guztian ikaslea aholkatzea da, bere etekin akademikoa hobetzen laguntzeko; halaber, ikastetxeko jardueretan parte hartzea eta bere kultur eta giza prestakuntza ere sustatuko ditu. 

Opus Deiri buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

  • Opus Dei prelatutza:

http://www.opusdei.es

  • Opus Deiren Prelatutzaren Aldizkari Ofiziala:

http://es.romana.org

  • Opus Deiren fundatzailearen lanak:

http://www.escrivaworks.org/

  • San Josemaría Escrivá Dokumentazio eta Ikasketa Zentroa:

http://www.unav.es/centrojescriva/



© GAZTELUETA
Ikastetxea-
secretaria@gaztelueta.com - Tel. +34 94 463 30 00 - Artaza auzoa, 87. 48940 Leioa (Bizkaia)